facebook instagram youtube
  • Arroz-babarrun hamburgesa

    Laboren eskuragai

    • Babarrun txuria
    • Tipula
    • Arrautzak
    • Ogi xehetua
    • Gatza
    • Sesamoa
    • Espezieak
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK (4 Unitate)

    • 160g arroz-babarrun
    • Tipula bat
    • Arrautza bat (aukerakoa)
    • Ogi xehetua
    • Gatza
    • Sesamo edo lino hazi koilarakada bat
    • Espezieak (aukerakoa)
    • Oliba-olioa

    PRESTAKETA

    Lehendabizi arroz-babarruna egosiko dugu. Egosi ondoren tipula, haziak, gatza eta espezia batzuekin nahasiko ditugu. Irabiagailu baten bidez birrinduko ditugu, hobe ez pasatzea, testura pixka batekin geratzeko. Arraultzaren gorringoa gehituko diogu eta ongi nahasiko dugu. Ondoren ogi xehetua gehituko dugu. Lehenik koilarakada bat gehitu eta nahastu egingo dugu. Masa eroso maneiatu daitekeen egiaztatuko dugu, ia ez da hatzetan itsatsi behar. Beharrezkoa bada beste koilarakada gehituko diogu.

    Masak nahi dugun trinkotasuna daukenean, lau zati berdinetan banatuko dugu eta hanburgesa moduan moldatuko ditugu, ondoren hanburgesak zartagian sukaldatuko ditugu olio pixka batekin.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Babarrun hanburgesak oso aberatsak dira proteinetan. Proteinek zelulak berritzen laguntzen dute, eta beraz, gure organismoa aktiboago egongo da. Burdina eta B taldeko bitamina ugari ere baditu.

    Bestalde, zuntz asko du, hesteetako zirkulazioa erregulatzen laguntzen duena eta gure organismoari toxinak kentzen eta kolesterola murrizten laguntzen dio.

    ¡Eta onena! Egia da babarrun zuriek karbohidratoak dituztela, horrek ez du esan nahi pisua galtzeko dietetan baztertu behar ditugunik, alderantziz, karbohidrato konplexuak dira eta mantsoago asimilatzen dira; beraz, denbora gehiagoz energia eta asetasuna ematen digute.