Laboren eskuragai
- Tipula
- Artatxikia
- Ekilore olioa
- Tamari saltsa
- Atuna
Artatxikia garbitu eta kazo batean apur bat berotu. Ondoren, bi erretilu ur gehitu eta taparekin egosi. Hasieran, ura ongi berotu arte su bizian, baina gero su txikian. Ura hartzean sua itzali.
Bitartean, tipula juliana erara moztu eta zartaian erregosi, olio pixka batekin.
Guztia ongi nahasi, perrexila gehitu eta hanburgesa edo kroketa forma eman. Hoztean, hanburgesaren alde bakoitzean tamari tanta batzuk gehitu eta frijitu.