facebook instagram youtube
  • ES
  • Artatxiki hanburgesak edo kroketak

    Laboren aurkituak

    • Tipula
    • Artatxikia
    • Ekilore olioa
    • Tamari saltsa
    • Atuna

    OSAGAIAK

    • Erretilu bat artatxiki
    • 2 erretilu ur
    • Tipula eder bat
    • Atun lata bat
    • Perrexila
    • Tamaria

    PRESTAKETA

    Artatxikia garbitu eta kazo batean apur bat berotu. Ondoren, bi erretilu ur gehitu eta taparekin egosi. Hasieran, ura ongi berotu arte su bizian, baina gero su txikian. Ura hartzean sua itzali.

    Bitartean, tipula juliana erara moztu eta zartaian erregosi, olio pixka batekin.

    Guztia ongi nahasi, perrexila gehitu eta hanburgesa edo kroketa forma eman. Hoztean, hanburgesaren alde bakoitzean tamari tanta batzuk gehitu eta frijitu.