facebook instagram youtube
  • Chia-haziak labean egindako udarearekin

    Laboren eskuragai

    • Udarea
    • Kanela
    • Txokolatea
    • Chia haziak
    • Edari begetala
    • Mueslia

    OSAGAIAK

    • 3 udare
    • 4 koilarakada chia-hazi
    • Katilu bat edari-begetal (aukerako zaporea)
    • Kanela
    • Mueslia
    • Txokolate beltza (gutxienez %85)

    PRESTAKETA

    Lehenik, udareak kanelarekin 180ºC-tan laberatu, 35 minutu inguru (aire-frijigailuan ere egin daiteke). Edari begetala, udare batekin eta chia-haziekin irabiatu. Gau osoan hozkailuan utziko dugu.

    Hurrengo egunean, errezeta muntatuko dugu. Katilu edo edalontzi batean, udarea, chia, mueslia eta txokolatea jarriko ditugu, geruzak sortuz.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Chia-haziak oso indartsuak dira nutrizioaren ikuspegitik. Landare-iturri bikaina dira omega-3 eta omega-6 gantz-azidotan. Zuntz asko dutenez, asetasuna eta heste-igarotzea erregulatzen laguntzen du.