Aspaldian faltan genituen Erlaneko Josebak Nafarroan ekoizten dituen Ezkai eta Erromero eztiak. Bi formatutan dituzue eskuragai: 500gr eta 1kg eta hiru motaren artean aukeratu dezakezue: Erromero eztia, Ezkai eztia eta Ezkai-Erromero eztia. Eskaintza zabala du norberak behar duenaren baitan ezti ekologikorik egokiena eskuratzeko. %25eko kontzentrazioa duen Propolio tintura ere ekarri digu. Baliatu negu honetako eztarriko min, eztul eta hotzeriari galga jartzeko!!
