Oparien Txokoan urtero bezala, herriko artisauen sorkuntzak ditugu: Munakuykiren pultsera, lepoko eta belarritakoak (enkarguz eskatu daitezke baten bat beste kolore edo forma batean nahi izanez gero), Amabitxiren lepoko eta belarritakoak (enkarguz eskatu daitezke nahi den kolore eta formarekin) eta Kalistoren oihalezko poltsak. Baian baita Inor Ez Da Ilegalaren sudadera eta poltsak, Izan Iñurriren egutegi, zapi, giltzetako, koletero, poltsa eta nezeserrak, Argia eta Bizi Baratzearen uzta oparoa (Garbiñe Larrearen argitalpenak, haur jolasak, liburuak, etab.), 1545 argitaletxearen Puf liburua eta ardoak, Artilea Munduraren zapatila goxoak, Sakolinoren hazidun poltsa eta gerriko beroak, eta Bizi Slowen opari jasangarriak ere (intzentsu naturalak, kandelak, orraziak, botila termikoak, makil santua, hileroko koparen estirilizatzailea, kopa bera, egurrezko orrazi eta zepiloak,…). Ilargiaren egutegiaz gain, aurten estreinekoz, Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundearen egutegi solidarioak ere eskuratu ahal izango dituzue, Nepaleko irudi zoragarriak dituena. 8€ balio dute eta eskudirutan ordaindu behar dira.
Eskaintzen dizkizuegun Argiako produktuez gain, haien azokako besteren bat nahiko bazenute, enkarguz ekarri dezakegu. Dena den, kontatu digutenez, aurten Durangoko Azokan Inor Ez da Ilegalaren materialaren sekulako salmentak izan dituzte eta beraz, taila asko falta zaizkie eta Eguberrietarako ez dituzte izango. Nahi baduzue, enkargua egina utz dezakezue eta berriro ere eskuragai daudenean abisatuko genizueke.
Izan Iñurriren kamisetak ere eskaintzeko asmoa genuen baina azkenean ez da posible izan, horrenbeste modelo, kolore eta taila kudeatzea zaila dela esan digutelako arduradunek eta beraz, online erosi beharko dituzue zuzenean haien webgunetik.
Badakizue Eguberrietan ere irizpideekin kontsumitu!!