facebook instagram youtube
  • Getariako Ondu ahuakateak

    /

    2022an Eguzkitza baserrian sasiak janda zituen hainbat lursail biziberritu eta aguakateondoak landatuta nekazaritzara bideratutako proiektu berri bati ekitea bururatu zitzaien Ezkurtxerriko Agurtzane eta bere bidelagun Asierri. Amets hori egikarituta ari […]

    Gaztainen elaboratuak

    /

    Gillesek gaztainekin egindako elaborazio berriak ekarri dizkigu gaurkoan: sagar eta gaztain konpota, gaztain irina eta pikatzeko gaztain espeziedunak. Konpota jogurrari gehitzeko edo bere horretan jateko mundiala da, pikatzekoek ere asko […]

    Bertako piper gorriaren mamia

    /

    Bertako laborariak baratzeko elikagaiekin elaboratuak egiten hasi dira. Oraingo honetan Lurraren Orenako kideen eskutik jaso dugu Euskal piper gorriaren mami ekologikoa. Lurraren Orenak Piper Gorri ekologiko hau Urrullon (Lezo) landu […]

    Txitxirioak barazkiekin kontserban

    /

    Begoñak Hernanin duen OnEin-eko lantegian elaboratutako TXITXIRIO KONTSERBAK BARAZKIEKIN jarri berri dugu salgai. Egun hotzetan eta denboraz larri gabiltzanean barrena kalitatezko elikagai ekologikoekin goxatzeko ezinhobea. Baliatu aukera!!

    Gatz beltza

    /

    Daonazeko Petek baratxuri beltzarekin esperimentatzen jarraitzen du, eta, berriki, Nafarroako iturburuko gatz ekologikoa baratxuri beltzarekin nahastuta merkaturatu berri duen gatz beltza ekarri digu. Gure plater zein ogi-txigortu gaziak ontzeko bikaina!!

    Bertako garagardo artisau berriak

    /

    Irungo Mikelek Pagoaldean elaboratutako garagardo artisau berriak jaso ditugu. Hiru mota dituzue aukeran: IPA, Tostatua eta Horia. Ekia, Oreka eta Edabe; bakoitzak bere doinu, kolore, zapore eta istorioa du. Guztiak […]

    Perla usaintsuak

    /

    Zuetako askok hala eskatuta dagoeneko Natulim etxeko perla usaintsuak eskuragarri dituzue gurean. Hiru usainen artean aukera dezakezue: loreak, izpilikua eta basoa. Zein baino zein gustagarriagoak!! Garbigailuan leungarriaren ordez erabiltzeko pentsatuak […]

    SPF30 babeseko eguzkitako krema

    /

    Blancak 30 SPF-ko eguzkiko krema ekarri digu eguzkiak indar gutxiago duen udatik kanpoko hilabeteetan ere zuen azala babesteko.

    Eguneko sensitive krema

    /

    Gure bazkide Blancaren krema berri bat dugu salgai. Aurpegiko krema lasaigarria da, %97 osagai natural eta probiotiko aktiboekin elaboratua eta beira birziklagarrian ontziratua dago. Larruazaleko hesia sendotzen du, gorritasunak eta […]

    Su-txikian ipuina

    /

    Etxeko txikienentzako altxorra eskuratzeko aukera duzue gurean: Su Txikian ipuina. Olatz Mitxelena Laborezainak idatzi eta herriko 1545 argitaletxeak argitaratu duena. Ez galdu liburuaren aurkezpena. Su txikian albumak bi belaunaldiren, eta, […]

    Euskal Herriko historian oinarritutako mahai-jolasa

    /

    Oparien Txokoa hornitzeko azken produktuak jaso ditugu azken egunetan. Argiak argitaratu berri duen Data Zarta mahai-jolasa, Euskal Herriko historiaren denbors lerroa. Heldu zein haurrentzat aproposa. Kartaz karta irudikatu dituzten gertakari, […]

    Antxume ekologikoa

    /

    Oihanalde Baserriko lagunak antxume ekologikoa ekartzen hasi zaizkigu. Laurdenetan hutsean ontziratuta jaso dugu eta Arantxak kontatu digunez, labean egiteko prestatuta daude. Izoztuta ekarri dizkigunez, urtebeteko iraungitze epea dute. Amaren esnearekin […]

    Papurraken Espeltazko ogia

    /

    Goiatzek ogi berria ekarri digu aste honetan: ESPELTA eta SESAMO BELTZDUNA. Espelta irina, gari eta zekale irinarekin egindako ama orea, sesamo beltza, gatza eta ura ditu osagai. Xerratuta eta moldeko […]

    Granadako piku lehorrak zuzenean

    /

    Joan den astean estreinekoz jaso ditugu Granadako Alpujarrean Inmak 1.200 metroko garaieran ekoitzitako piku lehor ekologikoak. Modu artisauean ekoitzi eta eskuz bildu ondoren, eguzkitan lehortu eta ontziratu berritan bidali dizkigu. […]

    Sulfitorik gabeko Cándido Besa upategiko Laston ardoa

    /

    Cándido Besa upategiko lagunek sulfitorik gabeko Laston ardo beltz berria ekarri digute estreinekoz. Ardo naturala da, oso mahasti zaharretatik bildutako mahatsekin egina. Mahatsa bildu, gau batez beratzen utzi eta hurrengo […]

    Enpeltre barietateko oliba olioa

    /

    Zuen eskaerari erantzunez, Castillo de Ablitasen Enpeltre barietateko oliba olio birjina extra eskaintzen hasi gara. Normalean olio mota hau soilik Errigorako kanpainetan eskuratu ahal izaten zenuten baina hemendik aurrera egunerokoan […]

    Euskal ardo ekologiko berriak

    /

    Euskal mahastizainen ardo ekologiko berriak dituzue aukeran gaurtik aurrera Laboreko Ardoen Txokoan: Lezaun Tempranillo 2024: Nafarroa Jatorri Deiturako 2025eko ardo gazte onena. Mendiko ‘Zapa-zapa’: Biba Ardoaken katalogoan berria. Syrah eta […]

    Argiaren udazkeneko uzta

    /

    Argiako lagunek, udazkenero bezala, uzta oparoa dute eskuartean. Momentuz Onintza Enbeitak lurrari emandako andre bati buruz argitaratu duen liburua, Jakoba Errekondoren ilargia eta landareak agenda eta erraldoi eta buruhandietan girotutako […]

    Gaztain elaboratu ekologikoak

    /

    2018an, pertsona batzuek proiektu kolektibo autogestionatua abiatu zuten gaztainadi abandonatuak berreskuratzeko eta gaztain irina autokontsumorako ekoizteko Aldude bailaran. Proiektuko kideetako bat Gilles da, iaz bere kabuz profesionalki gaztaina lantzen hastea […]

    Pirinioetako erleen ekoizpena

    /

    Aurten udazken eta neguko eguraldi aldaketa bortitzek eragiten dizkiguten hotzeriei aurre egiteko ongi prestatuta gaude. Molde biodinamikoan ekoitzitako propolio eta eztiarekin elaboratutako produktu sorta berria jaso berri baitugu. Dagoeneko badugun […]

    Garagar kafea

    /

    Lapurdiko garagar ekologikoarekin eginiko kafearen tokiko alternatiba osasuntsua salgai jarri dugu uda honetan. Garagarra nutrizio balio handiko zereala da, zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsa. Liseriketarako eta zirkulaziorako onuragarria izateaz gain, […]

    Bordaxarreko zaporedun jogurt berriak

    /

    Bordaxar baserriko lagunek zaporedun jogurt berriak ekarri dizkigute. Melokotoidunak izan du arrakasta gehien dendarion artean baina marrubizkoa ere goxoa da. Hazten dituzten behi motei esker A2A2 proteina daramaten esnekiak elaboratzea […]

    Euskal txerriaren urdaiazpiakoa

    /

    Urepeleko Xalbadorrenea etxaldean Xolek mimo handiz hazten ditu euskal txerriak. Belar, zizare eta gaztainez elikatzen dira. Orain arte Xoleren txerri patea eskaintzen genizuen baina hemendik aurrera baita Kintoa jatorri deitura […]

    Baratxuri beltza

    /

    Bizkaian Petek elaboratutako baratxuri beltza salgai jarri dugu eta baita baratxuri txuri eta beltz xehetuaren nahasketa ere, gure platerei pizgarria emateko aproposa. Petek 20 urte daramatza agroekologiaren munduan, baratzea lantzeaz […]