Kanpainak

Bertako azakiak
Astero astero Ninok Karkarren ekologikoki ekoitzitako neguko barazki eder-ederrak ekartzen dizkigu: brokolia, azalorea, aza,… Gogoratu naturak urte sasoi bakoitzean gorputzak behar duena ematen digula beraz, txertatu eguneroko elikaduran azakiak.

Nafarroako orburuak lotsati
A zer sorpresa hartzen dugun Karkarreko Ninok orburu ekologikoak ekartzen dizkigunean!! Momentuz lotsati dabiltza denboraleekin oso atzeratuta baitator aurtengo uzta. Horregatik, tarteka uzta txikia ekartzen digu, dozena gutxi batzuk besterik […]

Ibarrako piperrak kontserban
Ibarrako piparrak kontserban ontzi txikiagoan ekarri dizkigute Txumitxako lagunek. Familia txikietarako edo kolpetik dena jaten ez dugunoi ez hondatzeko lagungarria. Tolosako babarrunen goarnizio gisa zein hegaluze eta antxoilekin egindako pintxoei […]

Glutenik gabeko eguberrietako gozoak
Eguberrietako beste elikagai kuttun bat Irrikako Ainarak horrenbeste mimorekin ekoitzitako txokolatezko polboroiak dira. Asteazkenero jasotzen ditugu. Gluten eta azukrerik gabeak dira. Bestetik, iaz bezala, aurten ere, Errege Egunerako erroskoa eskatzeko […]

Artilezko zapatila goxoak
Rakelek eginiko artilezko zapatila eta plantilak ere dagoeneko eskuragai dituzue, neguan gure oinak goxatzeko. %100ean gertuko Latxa artile birjinarekin eginak dira, tinte eta koloranterik gabe eta zola egiteko kautxu naturala […]

Eguberriko gutiziak dagoeneko salgai
Azaro hasieran jaso genituen Amezketan Leirek egindako TURROI eta POLBOROI ekologikoak baina gaur arte ez ditugu salgai jarri nahi izan, azalera handietan ez bezala, ez baitugu kontsumismoa bultzatu nahi. Baina […]

Ilargiaren egutegia 2026
Dagoeneko jaso ditugu 2026ko Ilargiaren egutegiaren aurreneko aleak. Etxe askotan toki kuttuna gordea dutela badakigu.

Oreretako kiwiak gurean
Oreretako Aurrinbekoa baserriko Jose Luis hasi zaigu urtero bezala kiwiak ekartzen, aurtengo lehenengoak. Joan den astearen hondarrean berriz, Getariako Lahardi baserriko Jonek ekarri zizkigun denboraldi honetako aurreneko kiwi ekologikoak. Nork […]

Behi-zaharraren haragi-loteak eskuratzeko aukera berria
Oihanalde Baserriko Arantxa eta Felixek behi zaharraren haragi ekologiko loteak eskaintzen dizkigute berriro ere. Gehienez 10kg-ko 12 lote edo 5kg-ko 24 loteĀ eskuratzeko aukera dugu. Eskaerak jasotzen ditugun ordenean joango […]

Eguberrietarako arkume ekologikoaren kanpaina
Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Azken urteetan bezala, Zuberoako Lohitzun herrixkan kokatutako Paxkoteia etxaldeko arkumea eskuratu ahal izango duzue. Oso harrera ona du zuen artean kategoriko haragi honek; horregatik, […]

Bertako brokolia
Aspaldian faltan genuen brokolia gure saskietatik baina dagoeneko amaitu da itxaronaldia. Gainera Elikako lagunek Makutsoko baratzeetan eta Ninok Karkarren mimoz ekoitzitakoak jasotzen hasi gara. Begira begira nolako itxura samurra duten!! […]

Bertako intxaurren garaia abian
Aspaldian bertako intxaurren falta genuen eta zuen artean nabari zen irrika bada gaurkoan ofizialki estrenatu dugu aurtengo denboraldia. Gaurkoan Karkarreko intxaur ekologikoak ekarri baitizkigu Ninok eta bihar Felipek Araban bere […]

Balentziako mandarinak
Balentziako mandarina ekologikoak jasotzen hasi gara asteartero, Carmenek familian ekoitzi eta zuzenean bidaliak. Denboraldi hasiera izaki, ikutu gazia dute eta mundialak daude. Baliatu aukera!!

Udazkenean erein beharreko haziak
Baratzako lanak aurretik doaz eta urte sasoi bakoitzean erein beharreko haziak ere aldatzen dira. Udazkenean adibidez udaberrian jaso nahiko dugun uztaren araberako landaketak egin behar izaten dira. Horregatik, hazi ekologiko […]

Zerba eta txikoria
Baratzeetan kolore berde eta laranja nagusitzen ari den honetan, inguruko baratzezainen txikoria eta zerba ekologikoak ere hasi gara egunerokoan jasotzen. Naturak ondotxo daki gure gorputzek urte sasoi bakoitzean zer den […]

Udare-tomatea
Nafarroako udare-tomate ekologikoa jasotzen ari gara azken asteetan. Labean eginda oliba olio txorrotada, oregano eta baratxuri freskoarekin jateko mundiala da!! Baliatu bertako tomatea jateko azken aukerak, badakizue eta ondoren itxaronaldia […]

Bertako porru sortak
Begira begira nolako porru sorta ederrak ekarri dizkiguten Elikako lagunek bertatik bertara. Osasuna 0km-tik zuzenean gure etxeetara. Arantzatik ere ekartzen dizkigute Mikel eta Elik pisura. Zein zortedunak garen!!

Azaloreen sasoia
Udako barazki azidoekin bapo ase ostean, bagenuen neguko barazkiak jaten hasteko gogoa. Arraztaloko lagunek mimoz ekoitzitako azalore ekologikoak pisura eskuratzeko aukera duzue egunotan.

Bertako kuien garaia
Udazkenean aurrera egin ahala, hasi gara inguruko nekazarien kuia barietate desberdinak jasotzen: Gernika, Potimarroi, Kakahuete… Oiartzungo Potimarroi ekologikoa ere eskuratzeko aukera duzue gaurkoan. Arraztaloko kideek ekarri berri dizkigute. Dendariek egunerokoan […]

Bertako erremolatxak gurean
Abian dugu bertako erremolatxaren garaia ere. Begira nolako sorta ederrak ekarri dizkigun Joxerrak!! Ohiko moduan kontsumitzeaz gain, likuatuan jan edo hanburgesa begetarianoak egiteko ere oso aproposak dira. Probatu dituzu horrela?

Zerben barietate berria
Etxetxo baserriko Joxerrak ZERBA GORRIAK ekarri dizkigu. Ezagutzen al dituzu? Zerba gorri eta berdeek nutrizio-ezaugarri asko partekatzen dituzte, hala nola A, C eta K bitaminen, burdinaren, kaltzioaren eta zuntzaren eduki […]

Bertako alberjinia, borraja, eskarola eta apioa
Egunero egunero etortzen zaigu Elikako Alba mimoz ekoizten dituzten barazki ekologikoak ekartzera. Literalki 0km-ko barazki osasuntsuak. Sekulako kalitatea dute!! Gaurkoan apioa, borraja, alberjinia, eskarola eta letxugak ekarri dizkigu. Laboreren familiako […]

Uda amaierako fruta
Fruta ekologikoan ere eskaintza zabala dugu. Uzta-sasoi betean dira mahats, granada eta errege sagarrak. Imanol Esnaola ere bere sagastietatik Topaz barietateko sagarrak ekartzen ari zaigu astero-astero, bazkide batzuk diotenez, sekula […]

Piper gorri eta hosto berdeko barazkien sasoia
Badakizu zein diren garaian garaiko barazkietara gehitu zaizkigun azkenak? Berdea nagusitzen hasi den arren, oraindik baditugu gorri eta more koloreko barazkiak ere!! Bildu orduko ekartzen dizkiguten barazki osasuntsu eta bikainak!!


