Abiatu berri dugu bertako azenarioen denboraldia. Joxerrak Altzan ekologikoki eta mimoz ekoitzitakoak dira jasotzen hasi garenak. Itxura bakarrik ez, zaporea ere mundiala dute!!
Azenarioa gehien kontsumitzen den barazkietako bat da, zuntz askokoa da eta kaloria gutxi ditu. Bere onura nagusiak ikusmenean eta azalean ikus ditzakegu.
A, B eta C bitaminek, beste elikagai batzuekin batera, azalari birsortzeko gaitasuna ematen diote; gainera, itxura osasungarria eta erradiatzailea ematen diote.
Azenarioaren kontsumoari esker lortzen dugun e bitaminak organismoari zuntz elastikoak eta kolagenoa sortzen laguntzen dio; antioxidatzaile gisa ere jarduten du, eta azal elastiko eta lasaiago batean islatuta ikusten dugu.
Azenarioak duen zuntzak digestio-sistemaren funtzioak errazten ditu, listuaren eta zuku gastrikoen ekoizpena estimulatzen duelako. Erregulartasunez kontsumitzeak urdaileko azidotasuna prebenitzen eta heste-traktuaren osasuna mantentzen laguntzen du.
Azenario barietate handia dago; orain arte 100 espezie baino gehiago aurkitu dira. Ezagunenak laranja kolorekoak dira; hala ere, badira beste barietate batzuk, beste kolore batzuetakoak izan daitezkeenak: gorria, horia, zuria eta morea.