facebook instagram youtube
  • Azakien garaia

    Urte sasoi honetako ohiko barazkia dugu KALE AZA. Sortetan eta pisura dugu aukeran. Gordinik entsaladan, labean kurruskatuta, egosita zein zukuetan jan dezakegu. Zuntz asko ditu hesteen lana erraztuz; kaltzio eta burnian aberatsa da, hezur eta hortzen osasunean zein organismoaren hazkuntzarako aproposa eta A, C eta K bitaminen iturria da, ikusmenerako, antioxidatzaile gisa eta odolaren koagulaziorako lagungarri. Zuen dietan txertatzera animatzen zaituztegu!!