
Desodorantea kreman
/Uda gerturatzen ari den honetan, desodorante berriak eskuratu ditugu, oraingoan krema formatuan. Ez dute ez aluminio, ez alkohol eta ezta alunbrerik ere. Oso eraginkorrak dira baina izerdia erregulatzeko azalaren funtzioa […]
Lea más
Arroz integral edari begetala
/Monsoyk Arroz integral edaria deskatalogatu zuenetik gure eskaintzan falta genuen. Bada, dagoeneko topatu dugu ordezkoa. Ez du azukre gehiturik. FSC ziurtagiria du brik ontziak, zeinek ziurtatzen duen kontrolatutako iturri eta […]
Lea más
Hausnarrean liburuaren aurkezpen hitzaldia
/Badakizu Josebe Blanco artzainak idatzitako “Hausnarrean, ardiek egin naute artzain” liburua salgai dugula? Datorren astean egilea gurean izango da artzaintzaren inguruko hitzaldia ematen. Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna […]
Lea más
Alcarràsen proiekzio arrakastatsua
/Milesker joan den ostegunean Alcarras filma ikustera etorri zineten 125 lagunei!! Benetan merezi duen filma, ez gaitu harritzen horrenbeste sari jaso izanak. Ahozko akordioak, lurren jabetza, fruta ekoizleen zailtasunak, eguzki-plakak, […]
Lea más
Sukaldaritzako saio inklusiboak
/Oarsoaldeko Garapen Agentziak Ereiten programaren barruan Maiteren gidatuta bazterketa sozialeko arriskuan dauden epe luzeko langabetuekin Laboreko sukaldean egiten dituzte bi astean behin sukaldaritzako saioak. Horrelako ekimenak bultzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu […]
Lea más
ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA
/Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, aurtengo azken deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan […]
Lea más
Bertako azenarioen garaia
/Abiatu berri dugu bertako azenarioen denboraldia. Joxerrak Altzan ekologikoki eta mimoz ekoitzitakoak dira jasotzen hasi garenak. Itxura bakarrik ez, zaporea ere mundiala dute!! Azenarioa gehien kontsumitzen den barazkietako bat da, […]
Lea más
Soroneako arrautzak
/Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue. Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea […]
Lea más
Alcarràs filmaren proiekzioa
/Bihar, Apirilak 25, arratsaldeko 19:30etan Alcarràs filma proiektatuko dugu Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan. Katalanierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpidatziekin izango da proiektatuko duguna. Hasiera batean, filmaren ostean solasaldia egitekoak ginen horretarako […]
Lea más
Bardea olio ekologikoaren aurtengo uzta
/Dagoeneko eskuragai duzue Kikok Bardean eginiko oliba olio birjina extra ekologikoaren aurtengo uzta. Zuetako asko zain zeundeten zuen olio kuttuna noiz jasoko, bada amaitu da itxaronaldia. 5 litro eta 2 […]
Lea más
La Trullola oliba olio ekologikoa
/Jaso berri dugu Tarragonan ekoizpen molde biodinamikoaren arabera Josep eta bere familiak mimoz ekoitzitako oliba olio birjina extra ekologikoa. Trullola El Masroig-en dago, Priorato eskualdeko herri batean (Katalunia). Mahastiz, olibondoz […]
Lea más
Ekilore olio ekologikoa
/Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue […]
Lea más
Glutenik gabeko gailetak pisura
/Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak […]
Lea más
Intsusa ozpina
/Tolosaldean Satxak Intsusa loreekin ekoitzitako ozpin ekologikoa jaso berri dugu. Zuetako batzuk iazko Bioterran izan zenuten produktu honen berri eta Laborera ekartzeko eskatu zeniguten, bada, kostata baina dagoeneko eskuragai duzue. […]
Lea más
Antzara arrautzak
/Gurutze Anek hazitako antzaren arrautzak eskuragai dituzue. Zuetako askorentzat produktu kuttuna da. Kalitate oneko proteinen, gantz osasungarrien, bitaminen eta oinarrizko mineralen iturria da. Oiloen arrautzekin alderatuz, proteina, burni eta B12 […]
Lea más
Marseilla xaboi solidoa
/Gure amonek erabiltzen zuten Marseilla xaboi solidoa eskuratzeko aukera duzue Laboren. Marseilla xaboia Frantzian erabiltzen den xaboi higieniko zaharrena da. Garbiketarako alternatiba ekologiko onenetakoa da (Alepoko xaboiarekin batera), eta erabilera […]
Lea más
Baben garaian
/Altzatik ekarri dizkigute aurtengo lehenengo baba ekologikoak. Baliatu udaberria bestelako lekaleak jan eta proteina iturri desberdinak sartzeko zuen dietan.
Lea más
Ilar txikien garaia abian da
/Dagoeneko abian dugu aurtengo ilar txikiaren denboraldia. Elikakoak biltzeko moduan egon bitartean, Berrobiko Soronea Baserrian modu ekologikoan ekoitzitakoak jasotzen hasi gara momentuz.
Lea más
ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA
/Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, bigarren deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan dutenez, […]
Lea más
Laborek 7 urte
/Gaurkoan, Martxoak 25, 7 urte betetzen dira Labore Oarsoren Oiartzungo denda ireki genuenetik. Proiektua irudikatzeaz gain, errealitate egiteko urratsak eman zituzten guzti horiei eskerrak!! Baina baita egunerokoan proiektua sustengatu eta […]
Lea más
Labore 23. Korrikan
/Igandean bukatu zen 23. Korrika, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatu dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde […]
Lea más
Batzar Orokorra 2024
/Joan den ostiralean, martxoak 22, bazkideon 2024ko Batzar Orokorra egin genuen. Honako gai-ordena izan zuen bilkurak: Arratsalde emankorra izan zen, elkarrekin pentsatuz hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Bertan hartutako erabakietako […]
Lea más
Hobekuntzak Dendan
/Egunetik egunera gurean erosketa egitea zuentzat erosoagoa izan dadin aldaketatxoak egiten ibili gara azken asteetan. Hainbat fruitu lehor, espezie eta infusio granelera eskaintzen dizkizuegu eta orain arte kristalezko ontzi handietan […]
Lea más
Mirene Begiristain: Amalur Saria 2024
/Martxoaren 2an egin genuen aurtengo Amalur Sarien banaketa. Goizean goizetik giroa izan zen plazan udaberriko HemenGuk Azoka tarteko. Omenaldia Amillubi proiektuaren aurkezpena egitera bertako talde eragileko kideak ere gonbidatzeko baliatu […]
Lea más