facebook instagram youtube
  • Ardoen eskaintza osatua Eguberrietarako

    Eguberrien inguruan familia eta lagunekin ardo berezi osasungarriez goza dezazuen gure ardo eskaintzan nobedadeak txertatu ditugu. Bi ardi berri gehitu ditugu gure eskaintzara: Bordatto upategiko Lurumea 2021 eta Baztango Xurieko lagunek elaboratutako Betarte.

    Lurumea ardo beltz goxoa da, freskoa eta tanino borobilak ditu. %100 bordelesa beltza barietateko mahatsekin elaboratua dago, Nafarroa Behereko mahats tipikoarekin, ardo adierazkorrak eta gozoak ematen dituena.

    Betarte berriz, Baztanen egina dagoen ardo txuri berezia da, orekatua eta fina. %65 riesling mahatsekin egina dago Euskal Herrian ia ez dago horrelako ardorik.

    Eguberrietan ere zaindu zuen osasuna ardo ekologikoak euskal mahastizainei erosiz.

    Osasuna!!