facebook instagram youtube
  • Ardo ekologiko berriak

    Eguberriak gainean ditugun honetan, euskal mahastizain-ardogileek merkaturatu dituzten ardo berriak gehitu ditugu gure eskaintzara, batzuk kriantzak dira, beste batzuk burbuiladunak, bereziak ere badaude tartean eta baita pare bat txuri ere.

    Azaroaren hondarrean Biba Ardoaken aurkezpenean Laborezain batzuk ardo hauek dastatzeko aukera izan genuen eta sekulako arrakasta izan zuten. Gustu guztietarako badago non aukeratua! Eguberrietan ere irizpideekin kontsumitu, zaindu etxekoen osasuna eta egin elikadura burujabetzaren alde!