facebook instagram youtube
  • Arabako patata berria

    Arabako patataren uzta berria dagoeneko eskuragai duzue, bi mota ekarri dizkigute haragi txurikoa eta horikoa.

    Agria barietateko patatek haragi horia, azal iluna eta gorputz obalatua dute, eta ezin hobeak dira egosteko, gisatzeko eta, batez ere, frijitzeko, kanpotik testura kurruskaria eta barrutik samurra lortzen baitute.

    Kennebec patata Galiziako patata da eta munduko onenetarikoa kontsideratzen da. Forma obalatua du eta tamaina handikoa da. Bere azala fina eta orban txikiak ditu. Koloreari dagokionez, horixka da kanpotik, eta zuria mamian. Ukitzean, nahiko zakarra eta almidoitua da, eta horrek trinkotasun handia eta ur gutxiago izatea eragiten du. Egosketa onagatik nabarmentzen da eta bere testura eta osaeragatik labean eta brasan erretzeko egokiak dira. Ezin hobea da gisatuetako saltsa loditzeko. Olagarroa galiziar erara prestatzeko barietate hau erabiltzen da.

    Aurten gure ohiko patata ekoizle Koldok uzta osoa galdu duenez, ordezko baten bila ibili gara eta Arabako Korro herrixkan patata sailak dituen Rubenekin egin dugu zuzeneko harremana eta pozez txoratzen gaude. Banaketaz, aldiz, bere bizilagun eta berriki gure ezti ekoizlea ere baden, Aitor arduratzen da, polita da ikustea nola ekoizleak ere beren artean auzolanean eta elkarlanean aritzen diren.

    Patatek sekulako kalitatea dute. Negu osoan zehar eskaini ahal izango dizkizuegu.