Ageri sagardoaren proiektua itxialdi garaian hasi zen egosten. Munduatetarren amonaren baserriko lursailetan sagastiak landatu zituen haien aitak hiru senideak oraindik txikiak zirela. Lehen uztekin etxerako sagardoa ekoizteari ekin zioten baina duela bi urteko itxialdian etxeko sagastietatik bildutako sagarrekin egindako sagardoa salgai jartzeko ideiari bueltaka hasi ziren. Lehen sektoreak erakartzen dituela esan digu Iratik eta gaur egun jarduera osagarri gisa duten arren, gustura ari dira.
Asko poztu gaitu jakiteak Oarsoaldean ari direla gazteak lehen sektorera hurbiltzen, kasu honetan, Jaizkibelen magalean landatutako sagastietatik bildutako sagarrekin eginiko sagardo naturala merkaturatzeko apustua egin dute Munduatetar hiru anai-arrebek eta guk haien erabakia babestu dugu. Amonaren baserriko dolarean hasi eta prozesu guztiaz haiek arduratzen dira. Beraz, hemendik aurrera gure apaletan Lezoko Ageri sagardo naturala ere izango duzue eskuragai.