facebook instagram youtube
  • Bideak ipuin dokumentala eskuratzeko azken egunak

    Duela urtebete Aritz Ganboa artzainak landa eremu bizi bat aldarrikatzeko sortutako proiektu integrala duzue Bideak. Bere bi aitonen lurrak lotuz Arruazutik (Sakana) Izabarako (Erronkari) bidea lasterka egin zuen egun berean, bizkarrean berak eginiko ardi gazta zeramala. Dokumentalak korrika eginiko bidea kontatzen du eta ipuina aldiz, bidean topatzen dituen pertsonak oinarri hartuta lehen sektoreko langintza desberdinak azaltzeko baliatzen du. Ipuina marrazki dotorez osatua dago, bertsoak ere baditu eta CDan ipuina kontatua eta kantatua duzue. Oso konpletoa da, haurrei nekazaritza, abeltzaintza, artzaintza, etab. modu ilustratibo batean azaltzeko eta gainera bertsolaritzarekin uztartuz. Haurren adinaren arabera, aukera desberdinak ematen dituen proiektua da.

    Lotura honetan ikus dezakezue proiektu honen sortzailea Bideak liburu dokumentala azaltzen EITBko Biba Zuek saioan.

    Joan den urteko Oparien Txokoan eskaini genizuen lehen aldiz eta ondorengo asteetan Aritz saldu gabeko aleen bila etortzekoa da, beraz, azken egunak izango dituzue oraindik etxean ez baduzue, zeuen alea eskuratzeko.

    Oso euskarri interesgarria iruditzen zaigu lehen sektorea balioesteko eta horregatik eskaini diogu plaza bat gurean, Laborezainek eskuratzeko aukera izan dezazuen. Baliatu aukera!!