Martxoaren bukaeran El Salvadorreko landa eremuko emakumeekin elkartrukea izan genuen. “El Paisnal eta Aguilares eskualdeko, San Salvador iparraldeko barrutietako, nekazal eremuko emakume ahaldundu eta antolatuek klima aldaketarekiko erresilientea den ekoizpen, kontsumo eta komertzializazio eredu osasuntsu baten bidez elikadura burujabetza” proiektuaren esparruan gauzatu dugu.
Bertan, TAU fundazioaren laguntzarekin Cordes erakundearen bitartez, emakumeak ahalduntzeko ekimen interesgarriak dituzte abian. Formakuntza, bidelaguntza, aholkularitza, elikadura tailerrak, etab. eskaintzen dizkiete familiak hobeto elikatzeko gai izateaz gain, ekonomikoki independienteak izan daitezen.
Guk laborarien ekoizpenak merkaturatzeko egituratuta ditugun kanalen berri eta funtzionatzeko modua azaldu genien.
Horrelako saioak beti dira aberasgarriak eta munduko txoko askotan mundu hobeago baten alde lanean inurri asko dabiltzala ikusteak esperantza ere pizten du!



