facebook instagram youtube
  • Borsch purea

    Laboren eskuragai

    • Erremolatxa
    • Aza
    • Azenarioa
    • Tipula
    • Oliba olio birjina extra
    • Aneta/Eneldoa
    • Limoia
    • Jogurt

    OSAGAIAK

    • 2 erremolatxa
    • 1 azenario
    • 1 tipul
    • 1/2 aza (aza gorriarekin kolore biziagoa lortuko dugu, baina, nahi den aza erabili daiteke)
    • 1 jogurta
    • 2 goilarakada oliba olio
    • Piper beltza
    • 1 eskukada aneta

    PRESTAKETA

    Lehenik eta behin erremolatxa garbitu, zuritu eta egosi behar da. 45-60 minutuz gutxi gora behera.

    Behin erremolatxa egosi dugula, xukatuko dugu. Egosteko erabili dugun ura gordez.

    Lapiko edo zartagi altu batean tipula sueztitu.

    Bitartean gainontzeko barazkiak zuritu eta xehe-xehe moztu. Ondoren lapiko/zartagira gehitzeko.

    Piperbeltza eta ezamihilua erantsi, ondo ondo nahasi. Aurretik erremolatxa egosteko erabili dugun uretik hiruzpalau baso bete ur gehitu. Bor-borean hasten denean su ertainera, tapatuta egosten utzi. 15 bat minutuz.

    Hamabost minutu hauek pasata, krema probatu eta behar izanez gero limoi zuku apur bat erantsi.

    Behin krema prest daukagula, yogur apur batekin platereratu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Entsalda eta irabiatuetatik at erremolatxa plater beroetan jan daiteke. Nahiz eta gurean ohitura haundirik ez daukagun, Europa ekialdean ohikoagoak dira horrelako prestaketak. Gaurkoan Ukraniar gastronomian ohikoa den Borsch krema proposatzen dizuegu.

    Erremolatxa oxido nitrikoan ugaria da. Oxido nitriko honek odol-hodiak zabaltzeko eta erlaxatzeko gaitasuna dauka, ondorioz presio arteriala gutxitu dezake. Baina ez hori bakarrik, oxido nitrikoak nerbio-sisteman eragiten du baita; neurotransmisorea eta neuromodulatzailea jardun dezakelako. Pentsa zein garrantzitsua den oxido nitrikoa, molekula hau aurkitu eta azaltzeagatik Louis J. Ignarrok 1998ko fisiologia eta medikuntzako Nobel saria jaso zuela.