facebook instagram youtube
  • Erroskoak enkarguz

    Aurten estreinekoz Erroskoak eta Brioche Erroskoak eskuratu ahal izango dituzue enkarguz. Ekologikoak dira eta Ainarak elaboratzen ditu Arrasaten duen glutenik gabeko lantegian. Krema edo nataz betea edo betegarririk gabea duzue aukeran. Erroskoek 45€tako prezioa dute eta Brioche erroskoek, aldiz, 40€koa.

    Erroskoen osagaiak honakoak dira: batata, datila, gari beltza, patataren almidoia, oliba olio birjina extra, arroz edaria, legamia, azahar ura, laranja eta almendra. Kremazkoek horiez gain, arto almidoia, panela, arrautza eta kanela ere badute. Eta natazkoek, aldiz, nata eta eritritol daramate. Krema eta natazkoak unitateka eskatzeko aukera dago (errazio indibiduala).

    Kremazko Briochen osagaiak honakoak dira: patata almidoia, arto almidoia, panela, gatza, bikarbonatoa, legamia, arrautza, laranja, azahar ura, arroz edaria, kanela, azidotasunaren zuzentzailea eta zuntz begetala. Natazkoak berriz, arroz edariaren eta kanelaren ordez nata eta eritritol du.

    Eskaerak: abenduak 31

    Entregak: urtarrilak 4

    Itxura paregabea izatez gain, guk dastatu dugu kremazko Briochea eta benetan goxoa iruditu zaigu.