facebook instagram youtube
  • Alekaren hazi ekologikoak salgai

    Poz-pozik gaude azkenean Alekaren hazi ekologikoak Laboren eskaintzeko moduan gaudelako. Elikadura burujabetzaren bidean hazi propioak izateak sekulako garrantzia du eta horretan dabiltza Alekan, euskal hazien bankuan duela ja urte batzuk. Burujabetza izan, hazi ekologikoak eskuratu eta hazi transgenikoak erabat baztertzeko. Barietateei dagokienez, bertakoak eta kanpokoak dituzte baina betiere denak propioak dira. Alekako kide ekoizleen artean badira gure barazki ekoizle batzuk ere. Polita da ikustea buruaskitasunaren praktika nola gauzatzen dugun elikadura zirkuitu propioan.

    Argiak ere udazken honetan kaleratu berri du hazien inguruko liburu mardula eta hazien eskaintza borobiltzen aukera ematen digu. Oparien txokoan duzue eskuragai.

    Momentuz, Laboren, bederatzi hazi klase dituzue aukeran eta gure asmoa garaiaren arabera hazien eskaintza aldatuz joatea da. Urte sasoi bakoitzean landatu beharreko hazien egutegia kontsulta dezakezu loturan.

    Martxa onean ari gara saltzen eskuratutako aurreneko haziak eta gaur iristekoa da bigarren eskaera, hazi barietate berriekin. Ez dugunen bat nahiko bazenu, enkargatu ere egin dezakezu. Piskanaka bagoaz aurrera!!