Pozik iragartzen dizuegu datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina egiteko moduan gaudela. Jalok ekarriko dizkigu Lumpiaqueko kooperatiban kide dituen bi mutil gaztek molde ekologikoan ekoitzitako gereziak. Lapins barietatekoak dira, gereziondo barietaterik berantiarrena eta landatuena da, oso emankorra delako. Gereziendoek 30 metro arteko altuera izan dezakete eta gereziak zaporez gozoak dira. Ekoizleak bidalitako argazkiak ikusi ditugu eta fruitu mardulak dira, bi euroko txanponaren adinako diametroa baitute, pentsa!
Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko aukera izan dezagun.
Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izango duzue baina kanpainan baino prezio garestiagoan eta izakinak amaitu arte. Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko garen arren, interesa baduzue, eskaera egitera animatu nahi zaituztegu, batere gabe ez geratzeko.
Eskaerak 2kg-ko kaxetan ekarriko dizkigute beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue.
Gereziak: 7€/kg
ESKAERAK egiteko azken eguna: EKAINAK 16, igandea.
JASOTZEKO: EKAINAREN 19an, asteazkena, 12:00etatik aurrera.
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.
Animatu eta egin zuen eskaerak!!