Uda gerturatzen ari den honetan, desodorante berriak eskuratu ditugu, oraingoan krema formatuan. Ez dute ez aluminio, ez alkohol eta ezta alunbrerik ere. Oso eraginkorrak dira baina izerdia erregulatzeko azalaren funtzioa ez dute kaltetzen. Osagai aldetik asko gustatu zaizkigu, naturalak baitira eta usaiak olio esentzialen bidez lortzen baitituzte.
Kremazko desodorante hauek besapeetako azal sentikorra lasaitzen dute, batez ere depilatu ondoren. Natronez, zinkez (nanopartikularik gabe) eta koko-, almendra- eta oliba-olio ekologiko eta bidezko merkataritzatik eskuratuak eta olio esentzial % 100 naturalekin eginak daude.
Lau motaren artean aukeratu ahal izango duzue: ikutu zitrikoduna, lore usainduna, extra-fuertea eta azal delikatuentzakoa.
Desodorante zitrikoa
Ikutu zitrikoak energia eragiten du eta usai txarraren aurka eraginkorra da. Unisex.
Lore usaineko desodorantea
Lore usainak izerdiaren usaina neutralizatzen du, eta, aldi berean, lurrindu egiten gaitu.
Desodorante extra-fuertea
Kirola egingo dugun egunetarako, herrialde beroetarako eta asko izerditzen duten pertsonentzat pentsatua dago. Oso eraginkorra da koko, soda eta zinkean oinarritutako formulazioari esker, 24 orduz freskura bermatuz. Unisex.
Azal sentikorrentzako desodorantea
Ez du ez bikarbonato eta ezta olio esentzialik ere. Iraupen luzeko babes eraginkorra eskaintzen du konposizio aktibo natural leunaren bidez, magnesio eta zinka oinarri usain txarra neutralizatzen du.
Guztiak beganoak eta plastikorik gabekoak dira eta ez dira animalietan testatu.
Testerrak eskura ditugu Dendan nahi izanez gero saltseatu dezazun.
Udan beroagatik zein aire librean jarduera gehiago egiten ditugulako, normalean gehiago izerditzen dugu. Gainera, herriko festa, egunpasa zein oporretara joatean gehienontzat desodorantea ezinbestekoa izaten da. Desodorante naturalen inguruan hainbat mito faltsu zabalduak daude, asko gehien entzuten dena usain txarra neutralizatzen ez dutela edo izerdia murrizten ez dutela da. Honen inguruan, garrantzitsua da gogoratzea, izerdiak gure gorputzean funtzio erregulatzailea dela eta beraz, ez dela batere gomendagarria poroak blokeatzen dituzten desodorante kimikoak erabiltzea. Beraz, desodorantea aukeratzean zaindu zure burua eta egin alternatiba naturalen alde!