Pixkanaka gure inguruan ahuakate ekologikoa lantzen duten ekoizleak ugaritzen ari zaizkigu. Bere garaian Getariko Lahardi Baserriko Jon denek erotzat jo zuten ahuakatea ekoizteko apustua egiteagatik baina bere ibilbideak erakutsi du gure kostaldeko klima ere fruta-arbol honen hazkuntzarako egokia dela. Berriki Irundik hasi zaizkigu astero-astero Leire eta Josu haien uzta ekartzen. Orain arte Getariko Jonen uztarekin aski ez eta Granadatik ekarri behar izaten genuen. Benetan pozik gaude elikadura burujabetzaren bidean eta gure baloreekin lehial izanik gure eskaintza hobetzen ari gatzaizkizuelako. Aupa zuek!! Ongi etorri Laboreko komunitatera!!