facebook instagram youtube
  • Ogitarteko osasuntsua

    Laboren eskuragai

    • Ogia
    • Arrautzak
    • Tomatea
    • Letxuga
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK
    • 80 gr ogi integrala
    • 2 arrautz
    • 4 tomate xerra
    • 3 letxuga orri
    • Oliba olio birjina

    PRESTAKETA
    Kraskatu eta irabiatu arrautzak ontzi batean. Gatz pixka bat bota.
    Berotzen jartzen dugu sartagin bat oliba-olio birjinarekin.
    Bero dagoenean, gehitu irabiatutako arrautzak eta itxaron alde batetik eta gero bestetik egin arte. Plater batera atera eta erreserbatu.
    Moztu ogia erditik (nahi izanez gero, ogia txigortu egin daiteke) eta olio txorrotada bat bota. Tortilla ogiaren artean jarri eta falta diren osagaiak jarri.
    Unean bertan jateko edo edozein tokira eramateko prest.

    IRUZKIN DIETETIKOA
    Ogitartekoak, kanpoan jan behar duzun eta tuperra eraman nahi ez duzun egun horietarako aukera bikaina da. Jateko errazak dira eta oso erosoak eramateko.
    Haien arazoa, askotan, jarriko dizkiogun osagaiak ez ditugula ondo aukeratzen da eta, azkenean, osasungarria ez den aukera bihurtzen da. Ogitartekoaren adibide hau, alternatiba ezin hobea eta elikagarria da.