Txikiñenako Aimarrek gazta ondu berria ekarri digu gaurkoan. %90 ahuntz esnearekin eta %10 behiarenarekin elaboratua. Abeltzainek esnekiak egitea burujabetzaz gain haien lehengaiekin balio erantsia sortzeko aukera ematen die. Txikiñenako lagunek ahuntzak eta behiak hazten dituzte eta urtero Tolosan egiten den Esneki Azokan haien gazta ugarik saria eskuratzen dute. Seguru Luarri ere mundiala dela. Dastatu nahi?



