facebook instagram youtube
  • Zaragozako gerezi ekologikoen azken kanpaina

    Datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko azken aukera bat izango dugu.

    Oraingoan Lumpiaqueko Galoren kooperatibako bi mutil gazteen gereziondoen uzta izango da (azken bi urteetan ere haien gereziekin egin izan dugu kanpaina).  Staccato barietatekoak dira, gereziondo barietaterik berantiarrena. Gereziondoak 300 metroko garaieran kokatuak daude. Eskaintzen dizkizuegun gerezi ekologiko hauek tamaina ertain-handia dute, forma biribildua eta kolore gorri bizi erakargarria, ia beltz bihurtzen dena, oso zapore gozoa dute eta mami sendoa.

    Kalitate ezinhobea eta zapore mundiala dute, horregatik eskaintzen dizuegu azken aukera bat fruta paregabe hau dastatzeko. 

    Gerezien denboraldiak oso gutxi irauten du eta gure artean oso fruta estimatua denez, kanpaina honetan ere parte hartzera animatzen zaituztegu. Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu  aldez aurretik.

    Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digu Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko aukera izan dezagun.

    Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izango duzue baina aurreratzen dizuegu kanpainan baino prezio garestiagoan eta kilo gutxi batzuk besterik ez ditugu ekarriko. Interesa baduzue, eskaera egitera animatu nahi zaituztegu, batere gabe ez geratzeko.

    Oraingoan ere eskaerak 2kg-ko kaxetan ekarriko dizkigute beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue (gutxieneko eskaera 2kg da).

    Gogoratu kaxak bueltan ekartzea eskatzen dizuegula datorren urteko kanpainetan berrerabili ditzagun, ekonomia zirkularraren alde eginez eta hondakinak murriztuz. 

    Gereziak: 7,75€/kg

    ESKAERAK egiteko azken eguna: UZTAILAK 6, astelehena.

    JASOTZEKOUZTAILAREN 8an, asteazkena, arratsaldetik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!