Joan den astetik Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok.
Aurreneko saiakeran egin bezala, oraingoa ere etxeko belar eta pentsu ekologikoarekin elikatu du Julenek, hormona eta antibiotikorik gabe eta tratu ona emanez. Horri esker kalitate ezinhobeko haragi osasuntsua jarriko du gu guztion eskura, zorionekoak gu!!

Loteetara bideratutako haragi freskoa martxoko kanpainan itxaron zerrendan geratutakoei eskaini diegu eta pozarren hartu dute.
Gainerako haragia despiezatuta, izoztuta eta hutsean ontziratuta eskainiko dizuegu Laboren oiartzuar guztiei. Prueba pilotua kontutan izanda, formatuetan aldaketa batzuk egin ditugu eta aurreneko kanpainan hanburgesa eta albondigek izandako arrakasta ikusita, gehiago elaboratuko ditugu oraingo honetan.
Ostegunean bete bete eginda jarri genuen izozkailua baina egun gutxitan hustualdi galanta hartu du. Aurreratu bezala, despiezatutako haragiaren prezioak jaitsi ditugu, denontzat eskuragarriagoa izan dadin.

Oraingo honetan haragi fresko lotea eskuratuko duzuenok ere gozatu!!!
Baliatu aukera herriko haragi osasuntsu bikain hau eskuratzeko!! Izan ere, honen ondotik itxaronaldi luze bat izango baitugu berriro ere Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko haragia zuei eskaintzeko moduan berriro egon arte.
Bi esperientzia hauen emaitzak mahai gainean izanda, lanean jarraituko dugu herriko abeltzain gehiago proiektura batu, haragi eskaintza iraunkortu eta herritar gehiagorengana heltzeko.


