facebook instagram youtube
  • Oiartzungo ardi-gazta ekologikoa

    Poz pozik gaude hemendik aurrera Oiartzungo Larremotx baserriko ardi gazta ekologikoa salgai izango dugulako.

    Rakelek kontatu digu ingurunearekin orekan bizi ahal izateko neurrira egokitua dutela ardi latxen artaldearen tamaina. Haiek direla artaldearen erritmora egokitzen direnak eta ez alderantziz.

    Ardiak urte osoan zehar larrera ateratzen dira eta haien elikadura etxeko belar eta pentsu ekologikoan oinarritzen da.

    Errespetuzko elkarbizitzan, ingurunearekiko orekan, zaintza erdigunean jarriz eta mimo handiz eginiko gazta artisaua da eta zaporean nabari da!!

    Ongi etorri Laboreren ekosistemara!!