facebook instagram youtube
  • Ahabi eta jogurt izozkia txokolatearekin

    Laboren eskuragai

    • Jogurt
    • Ahabiak
    • Txokolatea

    OSAGAIAK

    • 125g ahabi
    • Yogur bat (125g)
    • Bi zati txokolate beltz

    PRESTAKETA

    Aldez aurretik ahabiak izoztu beharko ditugu. Beraz, gutxienez 8 ordu lehenago izozkailuan sartu.

    Ahabiak izoztuta dauzkagunean, yogurrarekin batera ontzi altu batean jarri eta ondo irabiatu.

    Txokolatea txikitu eta izozkiari gehitu. Ondo nahasi.

    Azkenik, izozki bolak egiteko tresna edo gailua badaukazue, hau baliatuz bolak egin eta ontzi batean aurkeztu. (Bestela edalontzi apal batean jarri).

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Tenperaturak gora egiten ari diren hontan, gure elikagai aukeraketa aldatzen ari da. Atzean geratu dira udazken eta neguko salda eta puré beroak. Orain zerbait freskagarriagoa nahi dugu.

    Hala gaurkoan izozki erraz, freskagarri eta osasuntsu honekin gatoz.

    Prestatu bezain laster jatea gomendatzen dizuegu, berriro izozten badugu, litekeena da kristalizatzea eta testura galtzea.