facebook instagram youtube
  • Pikillo piperdun humusa

    Laboren eskuragai

    • Txitxirioak
    • Pikillo piperra
    • Tahina
    • Baratxuria
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • 200g txtitxirio
    • 4 goilarakada tahin
    • Limoi erdi baten zukua
    • Pikillo piper poto bat
    • Kumino apur bat
    • Baratxuri ale bat
    • Oliba olio birjina
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Txitxirioak uretan utzi 12-24 ordu aurretik. 

    Behin denbora hau pasata, ur hori bota eta txitxirioak egosiko ditugu.

    Txitxirioak egosita dauzkagunean, ontzi altu batean jarriko ditugu, tahiniarekin, limoi erdiaren zukuarekin, kuminoarekin, baratxuri alearekin eta pikillo piperrekin batera.

    Dena ondo ondo irabiatu, oliba olio apur bat eta gatza gehitu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Humusa ainen onuragarriak zaizkigun lekaleen kontsumoa areagotzeko aitzaki goxoa da. Zorionez badauzkagu prestatutako oso aukera interesgarriak. Baina egia da etxean egindakoa bada hobeagoa izango dela!

    Gainera gaurkoan puntu berezi bat eman nahi izan diogu, pikillo piperrak gehituz!