facebook instagram youtube
  • Azalore bexamela

    Laboren eskuragai

    • Azalorea
    • Intxaur muskatua
    • Edari begetala

    OSAGAIAK

    • 500ml almendra edari
    • Azalore bat
    • Goilarakada erdi gatz
    • Goilarakada erdi intxaur muskatu

    PRESTAKETA

    Garbitu eta egosi ezazu azalorea.

    Sikatu azalorea, eta utzi minutu pare bat hozten.

    Irabiatzeko ontzi altu batean azalorea gainontzeko osagaiekin irabiatu.

    Ondo ondo irabiatu azalore arrastorik geratzen ez den arte.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Ohiko bexamela ez da egunerokoan jateko jakia, osagaiak ez baitira erabat osasuntsuak. Hala, gaurkoan aukera osasuntsuago bat eskeintzen dizuegu. Zeina osasuntsuagoa izateaz gain, sukaldatzeko errezagoa eta ikaragarri goxoa ere bada!

    Almendra edaria, edari begetaletan neutroenetarikoa izateagatik aukeratu dugu, baina, soja edariarekin baita egin daiteke (oloa edaria gozoegia izan daiteke…). Aldiz, intxaur moskatuak ohiko bexamelaren ukitua ematen dio.