facebook instagram youtube
  • Shiitakeak almendrekin soja saltsan

    Laboren eskuragai

    • Shitake
    • Porrua
    • Tipula
    • Tamari saltsa

    OSAGAIAK

    • Lau eskukada shiitake
    • Tipul bat
    • Porru bat
    • Bi eskukada almendra
    • Sei goilarakada soja saltsa

    PRESTAKETA

    Garbitu shiitakeak eta erditik moztu.

    Ondoren tipula eta porrua zuritu eta xehe-xehe moztu.

    Zartagi batean tipula eta porrua sueztitu.

    Eta ondotik shiitakeak gehituko ditugu.

    Bitartean almendrak erditik moztu eta zartagian gehitu.

    Azkenik soja gehitu eta su ertainean tapatuta utzi.

    Hamar bat minuturen bueltan tipula, porrua eta shiitakeak ondo beraztuak egongo dira, eta prest edukiko dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Oiartzungo shiitake goxoak baliatzeko errezeta hau proposatzen dizuegu. Lehen plater zein guarnizio gisa ezin hiobea!