Laboren eskuragai
- Letxuga
- Endibia
- Azenarioa
- Tipula
- Marrubia
- Erremolatxa
- Kuia haziak
- Hegaluzea
- Zainzuria
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Letxuga eta endibiak izango dira entsalda honen oinarria, eta hauek garbitzen hasiko gara: kanpokaldeko edota ondatutako hostoak kendu, ur hotzetan eta ozpinean garbitu.
Ondo sikatu hozkailuan gorde, freskura mantendu dezan.
Ondotik erremolatxa xehe-xehe moztu, berdina egin azenario zurituarekin eta nahasi itzazu.
Plater zabal batean letxuga jarri, bazterretan endibia hostoak erremolatxa eta azenario nahaskinarekin bete.
Erdigunean zainzuriak, fin moztutako tipula eta laurdenetan mozturiko marrubiak jarri.
Kuia haziak gehitu gainetik, eta azkenik hegaluzea platerrean zehar ondo banatuta.
IRUZKIN DIETETIKOA
Udaberria lehertu da gurean, eta dagoeneko bete betean sartuta gaude. Mendiak berde, landare gehienak loratuta, beroa nabaritzen hasi da, argi ordu dezenteā¦
Garai polit honek gainera produktu oso goxoak eskaintzen dizkigunez, hauekin entsalada oso bat egitea primerako ideia da!