Laboren eskuragai
- Zainzuria
- Porrua
- Salda
- Oliba olio birjina extra
- Tipula
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Zainzuriak zuritu eta egosi.
Bitartean tipula eta porrua xehe-xehe moztu eta sueztituko ditugu.
Ordurako zainzuriak egosita egongo dira, hauek ere zartagian jarri. Ardi txuriarekin batera.
Ardo txuria lurrundu bitartean lapiko altuago batean salda litroa berotzen jarri.
Eta ardo txuria lurruntzen denean barazkiak saldara bota eta ondo irabiatu.
Gatza, eta perexila jarri. Oliba olioarekin apaindu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Spargelsuppe izeneko Alemaniar errezeta hau proposatzen dizuegu zainzuri kanpainako zainzuri goxoak baliatuz!
Zaporea guk zainzuriekin emango diogunez, erabiltzen dugun saldak zapore ahul eta apalagoa eduki beharko luke. Oilasko edo barazki salda adibidez aproposak liratezke.