facebook instagram youtube
  • NAFARROAKO ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA

    Datorren astean Lizarraldeko zainzuri freskoak dastatu ahal izango ditugu. Ekoizleak berriki hasi dira aurtengo uzta jasotzen eta urtero bezala Arroizko Angel Iturrik ekarriko dizkigu. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideoi lurrak ematen dituen kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko parada emanez.

    Zainzuriak 1kg-ko tarrinetan etorriko dira, garbituak eta aurrez modu artisauean eskuz hautatuak (kalibre egokia eta antzekoa izan dezaten guztiek). Gutxieneko eskaera 1kg izango da.

    Badakizue azken bi urtetan Eguberrien inguruan Iturriko zainzuririk gabe geratzen garela Dendan beraz, kanpainan parte hartuz kopuru handiagoak erosi eta etxean zuen kontserba propioak egitea ideia ona izan daiteke, sasoi batetik besterako tartean elikagai bikain hauek falta ez daitezen zuen etxeetan.

    Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.

    Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izan dezazuen, Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko gara baina zertxobait garestiago jarriko ditugu salgai beraz, interesa baduzue, kanpainan eskaera egitera animatu nahi zaituztegu.

    Zainzuriak: 6,5€/kg
    ESKAERAK egiteko azken eguna: APIRILAREN 25, larunbata. 
    JASOTZEKOAPIRILAREN 28an, asteartea, eguerditik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!