facebook instagram youtube
  • Zukurako laranjen denboraldia abian da

    Aste honetan abiatu dugu aurtengo zukurako laranjen denboraldia, Josepek Balentzia aldean mimoz ekoitziak. Urtero bezala, 10kg-ko kaxetan eskuratzeko aukera duzue.

    Duela gutxi izan genuen bisitan gurean eta kontatu zigun mandarinak modu agroekologikoan ekoizten dituen gazte batekin elkarlanean hasi dela, urte batzuz banaketarako sinergiak aprobetxatu eta pixkanaka bere erreleboa prestatzen joateko, bere berraitonek bere garaian landaturiko laranjaondoen lursailen zaintzan eta laranjen ekoizpenean segida egongo dela bermatuz.

    Zuetako asko azken asteetan galdezka ibili zarete ea noiz jasoko ote genituen lehen aleak, bada, azkenean iritsi dira!! Urtero bezala, apirilera bitartean iraungo du denboraldiak. Gozatu!!