facebook instagram youtube
  • Zerba eta txikoria

    Baratzeetan kolore berde eta laranja nagusitzen ari den honetan, inguruko baratzezainen txikoria eta zerba ekologikoak ere hasi gara egunerokoan jasotzen. Naturak ondotxo daki gure gorputzek urte sasoi bakoitzean zer den behar dutena eta udako barazki azidoen ostean gure barrena orekatzeko barazki alkalinoen garaian sartzen hasiak gara.