Aipatu genizuen moduan Urte Zaharretarako ere arkume ekologikoa eskuratu ahal izango dugu, Zuberoako Paxkoteia etxaldearen eskutik.
Erdia (2,5-3kg) ala osoa (5-6kg) eskatu daiteke eta 22€/kg-ko prezioan eskuratu ahal izango duzue. Eskaerak abenduaren 24ra arte egin ditzakezue eta jasotzeko berriz, abenduaren 30ko arratsaldetik aurrera etorri ahal izango zarete. Gogoratu abenduaren 31an goizez Denda irekita izango dugula ohiko ordutegian (10:00-13:00). Erdia 4 paketetan hutsean ontziratua eta zigilu ekologikoarekin ekarriko digu.
Eskaerak egiteko ohiko bideak erabili ditzakezue: laborezain@laboreoarso.eus helbidera idatzita, telefonoz 943 47 74 01 zenbakira deituta ala Dendan bertan jakinarazita.
Ospakizunetan ere zaindu etxekoen osasuna eta eskuratu bertako ekoizle txikien arkume ekologikoa!!