Fruta ekologikoan ere eskaintza zabala dugu. Uzta-sasoi betean dira mahats, granada eta errege sagarrak. Imanol Esnaola ere bere sagastietatik Topaz barietateko sagarrak ekartzen ari zaigu astero-astero, bazkide batzuk diotenez, sekula izan ditugun sagarrik onenak omen dira.




