Aloña eta Anderrek Etxalarko Mairaren lantegian modu artisauean ogiaz gain, pixkanaka gozoak ere egiten hasi dira. Udaberrian ekin zioten espeltazko madalenak egiteari eta berriki berriz, bizkotxoa ere egiten hasi dira. Gari irin oso ekologikoa eta txokolatezko pipitak erabiltzen dituzte bikotxoa egiteko. Maira ogiak zein gozoak astearte zein ostiraletan ekartzen dizkigu Adelak. Guk dagoeneko dastatu dugu eta asko gustatu zaigu! Gutiziak ere irizpideekin kontsumitu!