Aste honetatik aurrera, txikoria disolbagarri berria izango duzue eskuragai gurean. Biocop etxekoa ordezkatuko du Destination markapean merkaturatutakoak.
Txikoria disolbagarria kafearen ordezkoa da. Kafeak kafeinaren bidez kitzikatzen du, zeinak gure nerbio-sistemari eragiten dion; txikoriak, ordea, diuresia eragiten du magnesio, kaltzio, potasio, zuntz, apigenina eta C bitaminaren bidez.
Landare honek propietate ugari ditu, besteak beste, diuretikoak eta araztekoak. Gainera, bitamina asko ditu, batez ere A eta B taldekoak.