facebook instagram youtube
  • Txikiñena ahuntz jogurta formatu berrian

    Txikiñena ahuntz esne jogurtak formatu berrian jaso ditugu: orain arte 212gr-tako kristalezko ontzietan ekartzen zizkiguten eta orain baita 445gr-tako ontzietan ere. Ez da horrenbeste denbora Txikiñenarekin lanean hasi garela eta oso harrera ona izan du zuen artean, ahuntz jogurtez gain, ahuntz gazta zabalgarria (Esneki Azokan bere kategorian gaztarik onenaren sariduna) eta ahuntz esnea ere ekartzen dizkigu (esne guztien artean koipe gutxiena duena eta ama-esnearen antzekotasunik handiena duena).

    Formatu handiak prezioz hobeto ateratzen dira eta beti bezala, ekonomia zirkularraren alde ontzi hutsak bueltan jaso eta deskontatuko zaizkizue.