Cándido Besa upategiko lagunek sulfitorik gabeko Laston ardo beltz berria ekarri digute estreinekoz. Ardo naturala da, oso mahasti zaharretatik bildutako mahatsekin egina. Mahatsa bildu, gau batez beratzen utzi eta hurrengo egunean zanpatu ostean deus gehitu gabe bere kabuz hartzitzen utzita elaboratu dute.
Izena Arabako mahatsondoetan ongi itsatsitako belar bati eta Cándido beraren txikitako ezizenari zor dio.
Ardo freskoa da, fresko edatea gomendatzen digute, fruta usain nabarmena du eta erraz sartzen da.
Familian edo lagunartean dastatzera gonbidatzen zaituztegu, ardoa gehiago gozatzen delako partekatuz gero.


