facebook instagram youtube
  • Su-txikian ipuina

    Etxeko txikienentzako altxorra eskuratzeko aukera duzue gurean: Su Txikian ipuina. Olatz Mitxelena Laborezainak idatzi eta herriko 1545 argitaletxeak argitaratu duena. Ez galdu liburuaren aurkezpena.

    Su txikian albumak bi belaunaldiren, eta, beraz, bi ikuspegiren arteko talka kontatzen du. Aitona Martinek haritza eta pagoa landatu ditu baserri inguruan, pinua kenduta. Ez du ikusiko berak harizti eta pagadi handirik, badaki, baina zaindu egiten du hala ere: sasia jo, abereengandik babestu. Basoari harena dena itzuli nahi dio: haritzak, pagoak eta okilak.

    Hausnartzeko liburua da Su txikian: denboraz, basoaz, galdutako bizimoduez, aldatzen diren ikuspegiez. Galduko dira okilak, galduko dira su txikia eta basoari begiratzeko modua; galderarik ez zaigu ahituko, ordea: kaxk-kaxk egingo dio okilak irakurlearen buruari.