Griffinek Oiartzungo Pagoaldean eginiko KONBUTXA berria ekarri digu, oraingoan ROOIBOS-arekin elaboratua.
Badakizu zer den konbutxa? Pixkanaka hedatzen ari den eta te fermentatuan oinarritzen den edari freskagarria da. Bere sorrera, ordea, antzinakoa da. Laboren Oiartzunen egindako Mucha Kombucha-koez gain, Soraluzen elaboratutako Itxoste konbutxak aurki ditzakezu. Ez galdu edari hau zein Mucha Kombucha-ko Griffinen istorioa ezagutzeko aukera erreportaje honetan.
Baliatu aukera eta probatu!!