facebook instagram youtube
  • Polboroi eta turroien garaia

    Urte sasoi honetan ohikoak diren gutiziak salgai ditugu, bertako ekoizleek eginak eta ekologikoak.

    Batetik, turroi ekologikoak ditugu, Amezketan Leirek egindakoak. Sei motaren artean aukeratu ahal izango duzue, guztiak ere bikainak!! Txokolate eta arroz handitua, esnegain eta intxaurrena, arrautz gorringoduna, frutaduna, gogorra eta biguna.

    Bestetik, hiru polboroi ekologiko mota ditugu: Leirek Amezketan eginiko espeltazkoak, La Panaceak Noainen eginiko almendrazko gluten gabeak eta Arrasaten Irrika gluten free-ko Ainarak ekoitzitako glutenik gabeko txokolatezko polboroiak.

    A ze nolako gutizia!! Eguberrietan ere bertakoa kontsumitu!!