facebook instagram youtube
  • Enbotatzeko tomate ekologikoaren kanpaina

    Iaz egin genuen moduan, aurten ere gure ohiko ekoizle bihurtu den Ricardo Antonen eskutik Kaparrosoko enbotatzeko tomate freskoa eskuratu ahal izango dugu datorren astean. Kanpainen deialdia fruituen ekoizpen mardula dagoenean egiteko moduan izaten gara eta hori eguraldiaren baitakoa izaten da.

    Udare tomatea zuntzen iturri interesgarria da, potasio eta fosforo mineraletan aberatsa da baita C, E, A probitamina eta B1 zein B3 bitaminetan ere.

    Iazko kanpainan parte hartu zenutenak pozik geratu zineten eta dagoeneko batzuk hasi zarete galdezka ea aurten ere egingo ote dugun, bada bai!  Aukera ezinhobea duzue etxean saltsa egin eta negu partean ere hain maitatua den barazki hau jateko aukera bermatzeko.

    Aurten guztiaren prezioa gora badoa ere, guk iazko prezio bera mantenduko dugu, zuentzat guztiontzat eskuragarria izan dadin eta osasuntsu elikatzea eskubidea dela uste dugulako.


    Eskaerak: 2022ko irailaren 18 arte
    Jasotzeko: 2022ko irailaren 20an, eguerditik aurrera

    Prezioa: 0,75€/kg

    Gutxieneko eskaera: 5kg 

    (5kg-ko multiploak eskatu ahal izango dira)

    Animatu eta egin zuen eskaerak!