Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, bigarren deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan dutenez, 2. kanpaina bat egitea erabaki dugu. Gainera kontatu digutenez, orain da aurtengo bigarren uztaren une gorena beraz, ezin dugu aukera pasatzen utzi. Zainzurien kasuan berriz, ekoizleak berriki hasi dira aurtengo uzta jasotzen eta urtero bezala Angel Iturrik ekarriko dizkigu. Honenbestez, datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoak eskuratzeko aukera paregabea izango dugu. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideoi lurrak ematen dituen kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko parada emanez.
Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.
Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izan dezazuen, Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko gara baina zertxobait garestiago jarriko ditugu salgai beraz, interesa baduzue, kanpainan eskaera egitera animatu nahi zaituztegu.
ORBURU EKOLOGIKO FRESKOAK:
Karkarren Nino eta bere familiak ekoitzitako orburu ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Solte etorriko dira eta eskaerak dozenaka egin beharko dira (dozena erdia ere eskatu ahal izango da).
5€/dozena
ZAINZURI FRESKOAK:
Zainzuriak 1kg-ko tarrinetan etorriko dira, garbituak eta aurrez modu artisauean eskuz hautatuak (kalibre egokia eta antzekoa izan dezaten guztiek). Gutxieneko eskaera 1kg izango da.
5,5€/kg
ESKAERAK egiteko azken eguna: APIRILAREN 14, igandea, arte.
JASOTZEKO: APIRILAREN 16an, asteartea, eguerditik aurrera.
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.
Animatu eta egin zuen eskaerak!!