facebook instagram youtube
  • ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA

    Datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoen 2. kanpaina bat egiteko moduan gaude. Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko aukera izan dezagun.

    Lehenengo deialdian parte hartu duzuenok oso balorazio ona egin duzue aurten banatutako generoarena, beraz, ez galdu bigarren aukera hau. Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.

    Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izango duzue baina kanpainan baino prezio garestiagoan eta izakinak amaitu arte. Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko garen arren, interesa baduzue, eskaera egitera animatu nahi zaituztegu, lehenengo deialdian asko geratu baitzineten batere gabe.

    Tudela jatorri-izena duten orburuak eskuratu ahal izango ditugu. Solte etorriko dira eta eskaerak dozenaka egin beharko dira (dozena erdia ere eskatu ahal izango da).

    Orburuak: 3,5€/dozena

    Zainzuriak 1kg-ko tarrinetan etorriko dira, garbituak eta aurrez modu artisauean eskuz hautatuak (kalibre egokia eta antzekoa izan dezaten guztiek). Gutxieneko eskaera 1kg izango da.

    Zainzuriak: 5,5€/kg

    ESKAERAK egiteko azken eguna: MAIATZAREN 15ean, astelehena, eguerdira arte.

    JASOTZEKOMAIATZAREN 16an, asteartea, 17:00etatik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!