Oihalezko konpresa eta salbaslip berrien eskaintza zabala duzue eskura. Kotoi organikoz eginak daude geure burua zaindu eta mimatzeko. Gainera, ingurumenaren alde egiteko ere alternatiba bikaina dira, erabilera bakarreko konpresekin ez bezala, hondakin mordoa sortzea eragozten baitugu. Salbaslipez gain, M eta L tamainakoak ditugu, estanpatuak zein beltzak.

Konpresa hauek orain arte eskaintzen genizkizuen Loregorrirenak ordezkatuko dituzte. Izan ere, Loregorriko kideek ziklizitatearen inguruko tailerrak ematen jarriko dituzte bereziki energia eta indarrak hemendik aurrera, eta kontatu digutenez, konpresak egiteari utziko diote. Dena den, norbaitek interesa izango balu, oraindik azken ale batzuk ba omen dituzte stockean eta beraz, jarri zuzenean harremanetan haiekin edo pasa gure dendatik eta emango dizuegu kontaktua.